
Ongi etorri

Batxilergoa egiteko asmoa baduzu gorde plaza.
- Tutoretza pertsonalizatua
- Irakasteko metodologia berriak
- Esperimentatuz ikasi
- Lan praktikak berton edo atzerrian
- Lanbideratze zerbitzua
- Errenazimendua eta Barrokoa ikusten Markina-Xemeinen

- Liburuak eta koadernoak utzi eta txaketa jantzita Markina-Xemeingo kaleetan barrena ibili dira Arteko ikasleak. Gidaria Dolo Barinagarrementeria. Helburua Markina-Xemeingo eraikinak bisitatzea Errenazimenduko eta Barrokoko ezaugarriak bertotik bertora ikusteko.
- Prestakuntza Zikloak, Lizentziaturak eta Gradu Ikasketak ikasle ohien eskutik

- Erregulazio Sistemak eta Fabrikazio mekanikoko produkzioaren prozesua zikloak ikasten ari direnak, lanean diharduen erizaina, Matematikako ikasketetan buru-belarri ari den ikaslea, Heziketa Fisikoko Lizentziaturan dabilena eta Eraikuntza Ingeniaritzako Gradua ikasten diharduena izan ziren euren esperientziak kontatzen.
- Sexuaz eta HIESAz jardun dute 1. Batxilergokoak Rafa Godoyrekin

- Rafa Gofoy psikologoa izan dute gidari, sexuaz eta HIESaz egin dituzten saioetan. Giza gorputzetik abiatuta, sexu bidez kutsaten diren gaixotasunak, antisorgailuak eta bikotean sortzen diren harremanak aztertuz amaitu dute ikastaroa
- Luces de bohemia antzerkia ikusi dute batxilergoko ikasleek Bilbon

- Ramon Maria del Valle Inclanek idatzitako antzerkia da Luces de bohemia. Idazle itxu baten eskutik XX. mende hasierako Madrilgo giroa erakusten da obran. Tragediatik haratago doan obra da Luces de bohemia eta antzezlanean parte hartzen duten pertsonaiak itxura negargarriko txingote bihurtuta agertzen dira.
- Ikasle ohiak bisitan: gizarte integrazioa eta adibide praktikoa

- Zein ikasketa egin erabakitzeko unea gero eta hurbilago dagoen honetan, Izarbidean elkartearen berri ematera etorri dira Ainara eta Amaia. Minusbalia duten pertsonei gizarteratzen laguntzeko elkartea da Izarbidean eta berton egiten dituzten ekintzen berri eman dute.
- unitour ferian izan dira batxilergoko ikasleak

- Euskal Herriko, estatuko eta atzerriko unibertsitateek egiten duten feria bisitatu dute batxilergoko bigarren mailako ikasleak. Astero, ikasle ohien bisitak jasotzen ere ari gara eta ikasketa desberdinen inguruko informazioa partekatzen dute aurten batxilergoa amaituko duten ikasleekin.
- Nerea Ibarzabal eta Oier Onaindia Europako bekak lehiaketan

- Europako Bekak lehiaketako lehen fasea gainditu eta bigarren txandan dira jada Lea Artibai Ikastetxeko Nerea eta Oier beste ikasle askorekin betera lehian. Bakoitzak bideo bana egin eta eskegi du youtuben eta orain bideoak ikusi eta klikatu egin behar da, aldeko botoak eskura ditzaten.
- Ikasle ohien esperientziak ezagutzen batxilergoan

- Ingeniari elektronikoa eta diseinuko ingeniari ikasketak amaituta dituztenak, ingeniaritza zibila ikasten ari den batxilergoko gure ikasle ohia eta Telekomunikazio Sistemak Goi mailako Prestakuntza Zikloa ikasten ari direnak izan dira euren esperientziak kontatzen.
- Antonio Lopezen erakusketan izan dira giza zientzietako ikasleak

- Gerra Zibilaren osteko artistarik pertsonalenetakoa da Antonio Lopez eta agerpen errealistan oinarritutako marrazkiak, grabatuak, pintura eta eskultura landu ditu berrogeita hamarreko hamarkadan hasita. Artistaren lanak ikusi, ezagutu eta artista bihurtuta kopia egiten ere ahalegindu dira.
- With a little bit of luck antzerkia ingelesez

- Jokoa, suertea eta antzezpena izan dugu batxilergoko ikasleekin. Ingelesa entzun eta praktikan jartzeko saioa ikasleen parte hartzearekin. Papel bikaina egin dute Merzedes Mila edo Bisbalen azalean sartuta.
- Meatzaritza museora joan dira Giza eta Gizarte Zientzietako ikasleak

- Bizkaiko industrializazioaren oinarri izan ziren meategiak eta Gallartako Meatzarien Museoan jasota dago Bizkaiko meatzaritzaren historia. Giza- Gizarte-Zientzietako ikasleek historiako ikasgaian jasotako teoriaren ataltxo bat praktikan nola bizi izan zen ikusteko aprobetxatu dute.
- BAILAME EL AGUA filmea ikusi dute Batxilergoko ikasleek

- Kalean bizi diren bi mutil gazteen abenturekin hasten da filmea. Bakoitzak bere arrazoiak ditu kalean bizitzeko eta elkarrekin bizimodua konpartitzen badu ere bakoitzak bere bidea egiten du filmean zehar. Maitasuna, adiskidetasuna, drogak, prostituzioak, ....